Lau positibo berri baieztatu dira eskualdean

Uxue Igarza Loiola 2021eko urriaren 8a

Bi kasu baieztatu dira Arrasaten, bat Aramaion eta beste bat Oñatin. Azken positibo horrekin, Oñati gune berdetik horira igaro da; izan ere, 61,04ko tasa erregistratu du. Debagoieneko intzidentzia-tasak ere gora egin du beste apur bat eta 55,54koa da; atzo baino hiru puntu gehiago ditu.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Positibotasunak gora EAEn

Azken positiboei dagokienez, 4.305 PCR eta proba diagnostiko egin ostean, 103 kasu baieztatu dira –%2,4k eman du positibo–: 48 Bizkaian, 41 Gipuzkoan eta hamalau Araban. Bestetik, intzidentzia-tasak motel baina behera egiten jarraitu du eta 58,87koa da.

Oinarrizko birsorkuntza datuak ere gora egiten jarraitu du eta 0,96an kokatu da. Hau da urte hasieratik izan duen bilakaera:

EAEko erietxeetan, okupazio orokorra berdin matendu da, baina pertsona bat gehiago ZIUn (32) eta bat gutxiago plantan (39). 71 pertsona daude ingresatuta; aurreko astean baino 61 gutxiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak