Goienagusi Elkarteak ikasturte hasierako irekiera ekitaldia egin du asteon Seminarixoan. Bertan, ikasturte berrirako dituzten helburu, erronka eta asmoak aurkeztu dituztela azaldu du Joxe Mari Eraña presidenteak: "Aurten, alde batetik, bizitasun apur bat berreskuratu, eta, hitzaldiez gain, irteerak eta bestelako ekitaldiak antolatuko ditugu. Bestalde, bazkide egiteko aukera ikasturte osora ireki dugu. Lehen urtarril eta otsailean baino ezin zen bazkide egin".
Hain zuzen ere, dagoeneko egin daiteke izen ematea, goie-nagusi@gmail.com helbidean. Edukiera arazoak izan ohi dituzte hitzaldi eta ekintzetan, eta, horrenbestez, aurtengora begira bazkide kopurua mugatzea erabaki dute: gehienez, 210 izateko aukera egongo da –une honetan, 187 dira–.
Hitzaldien erdiak, euskaraz
Ohikoa den moduan, astelehen eta astearteetan egingo dituzte hitzaldiak, 10:00etatik 11:30era, Kulturaten eta Seminarixoan. Azken urteetan euskararen aldeko apustu irmoa egin gura izan dute, eta lehen hitzaldi gehienak gazteleraz ziren arren, apurka-apurka euskararen presentzia handituz joan dira; une honetan, %50ekoa da.
Urritik abendura arteko egitaraua
Kulturaten eta Seminarixoan egingo dituzte:
- Urriak 11, 10:00etan: Mundu multipolar bateruntz. Adrian Zelaia. Arrasateko Kulturaten.
- Urriak 13, 10:00etan: Diagnóstico del sistema cultural-comunicativo vasco en la era digital: propuestas. Ramon Zallo. Arrasateko Kulturaten.
- Urriak 18, 10:00etan: Ciencia, cultura y mercado del dolor. Arturo Goicoechea. Arrasateko Kulturaten.
- Urriak 20, 10:00etan: Pandemiaren ondorengo zaintza eszenatokia. Felix Arrieta. Arrasateko Kulturaten.
- Urriak 25, 10:00etan: Osasuna, pandemiaz harago. Ane Arbillaga. Arrasateko Kulturaten.
- Urriak 27, 10:00etan: Robótica inclusiva e inteligencia artificial para el bien común: un desafío ético. Txetxu Ausin. Bergarako Seminarixoan.
- Azaroak 2, 18:00etan: Dantzaren onurak zahartzaroan. Maialen Araolaza. Arrasateko Kulturaten.
- Azaroak 3, 10:00etan: Perseverancia en Marte y la búsqueda de vida más allá de la
Tierra. Ricardo Hueso. Bergarako Seminarixoan. - Azaroak 8, 10:00etan: Hezkuntza eskubidearen erronkak Pokot herrian. Kenyako
kontestua. Oskar Epelde. Arrasateko Kulturaten. - Azaroak 10, 10:00etan: Escocia y el dilema europeo: ¿Un nuevo referendum?. Juanjo Alvarez. Bergarako Seminarixoan.
- Azaroak 15, 10:00etan: Responsabilidad personal en la gestión de nuestra vida y
salud. Maribel Marijuan. Arrasateko Kulturaten. - Azaroak 17, 10:00etan: Emakumeak eta abstrakzioa. Ismael Manterola. Arrasateko Kulturaten.
- Azaroak 22, 10:00etan: Hedabideak eta gu. Petxo Idoiaga. Arrasateko Kulturaten.
- Azaroak 24, 9:00etan: Aiara aldera irteera
- Azaroak 29, 10:00etan: Hizkuntza eta elebitasuna zahartzaro osasuntsuan. Miren Arantzeta. Arrasateko Kulturaten.
- Abenduak 1, 10:00etan: ¿Por qué Elkano dio la vuelta al mundo?. Daniel Zulaika. Bergarako Seminarixoan.
- Abenduak 13, 10:00etan: Kriptografiaren eraldaketa: erasotzaileen aurkako lasterketa
bidezko aurrerapenen berrikustea. Urko Zurutuza. Arrasateko Kulturaten. - Abenduak 15, 10:00etan: X. urteurren ospakizuna: Amaia Antzokian, ekitaldi berezia, eta bazkideen arteko bazkaria.