Gipuzkoan, 30 kasu antzeman dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urr. 3a, 12:34

Arrasateko kalean herritarrak.

EAEn 72 kasu hauteman dituzte, egindako 3.685 probetatik; 9 Araban, 28 Bizkaian, 30 Gipuzkoan eta bost beste erkidego batzuetan. Positibotasun tasa %2koa da. Nafarroan, aldiz, 862 proba egin zituzten atzoko egunean, eta 33 kasu berri zenbatu dituzte. Positibotasun tasak, berriz, igoera izan du; %3,8an dago. Hala, Hego Euskal Herrian, guztira, 105 kasu antzeman dituzte, atzoko egunez.

Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 13 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 39 pertsona ZIUn daude. Nafarroan, berriz, ospitaleratutako pertsonen kopurua 31 pertsonakoa da, ZIUn, berriz, zazpi pertsona daude (kasu honetan, atzo baino bat gutxiago).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak