92 positibo berri Hego Euskal Herrian

Miren Arregi Amasorrain 2021ko urr. 2a, 17:08

EAEn 64 kasu hauteman dituzte; 7 Araban, 31 Bizkaian, 25 Gipuzkoan eta bakarra beste erkidego batekoa. Positibotasun tasa %1,3koa da. Nafarroan, aldiz, 28 kasu zenbatu dituzte eta positibotasun tasa %1,7an dago. Datuak horrela, martitzenean larrialdi egoerarekin amaitzeko asmoa dutela iragarri du Urkulluk.

Erabakiarekin indargabetu egingo lirateke izurriari kontra egiteko ezarriak diren neurri gehienak. Labiren bileran dira erabakia hartzekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak