Kasu bana baieztatu dira Aretxabaletan, Arrasaten eta Bergaran

Uxue Igarza Loiola 2021ko urr. 1a, 12:47

Herenegun kasurik erregistratu ez bazen ere, atzo hiru positibo atzeman ziren Debagoienean: bat Aretxabaletan, bestea Arrasaten eta azkena Bergaran. Nolanahi ere, intzidentzia-tasak behera egiten jarraitzen du eskualdean: 38,57koa da –EAEn baino 32 puntu gutxiago ditu–.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

105 kasu EAEn

Azken positiboei dagokienez, 5.428 PCR eta proba diagnostiko egin ostean, 105 kasu baieztatu dira –%1,9k eman du positibo: 50 Bizkaian, 43 Gipuzkoan, hamar Araban eta bi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Bestetik, ia hiru puntu egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia-tasak eta 70,83koa da.

Oinarrizko birsorkuntza datuak, berriz, gora egin du azken orduetan, eta 0,90an kokatu da. Hau da urte hasieratik izan duen bilakaera:

EAEko erietxeetan, okupazioak gora egin du. ZIUn berdin mantendu den arren, bederatzi lagun gehiago daude plantan. 132 pertsona daude ingresatuta: 37 ZIUn eta 95 plantan. 

Nafarroan, gorakada

1.461 proba egin ostean, 32 kasu baieztatu dira Nafarroan; testen %2,2k eman du emaitza positiboa. Bestetik, erietxeetan 35 lagun daude ingresatuta eta horietatik zortzi daude ZIUn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak