17. Udako Argazkien Lehiaketak baditu irabazleak

Goiena 2021ko urr. 1a, 08:02

Lau argazki irabazleak.

Aritz Murgia, Ibernalo Iparragirre, Iñigo Zubia eta Susana Gartzia dira aurtengo Udako Argazkien Lehiaketako irabazleak.

Kategoria bakoitzeko irabazle bat aukeratu du epaimahaiak, hiru sari guztira; eta herritarrek Publikoaren Saria aukeratu dute beraien botoekin.

Aritz Murgia Mendizabalek Sardinian ateratako argazkia aukeratu du epaimahaiak Nazioartean kategoriako argazki irabazle moduan. Arrasateko Halcon Bidaiak-en eskutik, Toñanesko La Estela Cantabra ostatuan bi pertsonarendako bi gau eta gosaria irabazi du.

Euskal Herrian sailean Ibernalo Iparragirre Ortegaren argazkia aukeratu du epaimahaiak, Gastiainen ateratakoa, hain justu ere. Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako afariaz edo bazkariaz gozatzeko aukera izango du.

Epaimahaiak aukeratu duen hirugarren argazkia Protagonistak kategoriakoa izan da. Alaia, Abartzuzan freskatzen izeneko argazkia gailendu da, Iñigo Zubiak ateratakoa. Eroski Arrasateren eskutik LG K 51S smartphonea eskuratuko du.

Azkenik, Publikoaren saria Susana Gartziak eskuratu du Laredon ateratako argazkiarekin. Berarentzat izango da Bergarako Ereindajan-en eskutik bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak