Gotzone Sagardui: "Txertaketa-datuak hobetu behar dira, baina aurrera egitea espero dut"

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 27a, 13:25

12 urtetik gorako herritarren %87,8k lortu du immunitate handiena dagoeneko (1.738.059 herritarrek), eta %89,9 dira lehenengo dosia hartu dutenak (1.778.433). Hala, 3.292.140 dosi jarri dira guztira –momentura arte Euskal Autonomia Erkidegora iritsi direnen %90,5–.

Sagardui Osasun sailburuak egindako balorazioaren arabera, gizarteak "ondo" erantzun dio Osakidetzak egindako txertaketa-deiari; halere, onartu du 20 eta 29 urte artekoen taldea "atzeratuta" dagoela."Datuak hobetu behar dira, baina aurrera egitea espero dut", esan du azken horri lotuta.

Honako hau da txertaketaren bilakaera:

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago %95,8 % 94,5
90 - 99 %93,2 %93,1
80 - 89 %97,2 %96,9
70 - 79 %95,9 %95,8
60 - 69 %94,1 %94,1
50 - 59 %94,5

%93,0

40 - 49 %90,8

%89,8

30- 39 %82,4

%79,4

20 - 29 %76,5

%71,7

16 - 19 %83,9

%78,0

12 - 15 %85,3 %74,9

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak