Positiborik ez azken 24 orduetan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 24a, 13:09

Debagoieneko ospitaleko sarreran jendea pasatzen.

Debagoienean ez dira COVID-19 kasu positiborik antzeman azken orduetan. Eskualdeko intzidentzia-tasari dagokionez, bestalde, 100,28tik 95era jaitsi da. Datu azpimarragarria, izan ere, uztailaren 5a izan zen intzidentzia-tasa 100etik behera egon zen azken eguna.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Aste honetan, zortzi kasu positibo erregistratu dira Debagoienean, nahiz-eta gaurko egunez ez den positiborik zenbatu. Herriz-herrikako intzidentzia tasei erreparatuta, bestalde, ez da aldaketa handirik izan, eta ezta kolore aldaketarik ere. Hala ere, jaitsierak izan dira bi herritan, atzoko eguneko datuekin alderatuz. Batetik, Aretxabaleta 183,62tik 155,37ra jaitsi da, eta, bestetik, Bergara, 59,86tik 53,93ra.

Herrietako datu guztiak daude eguneratuta ondorengo mapan:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

EAEn 110 positibo

Euskal Autonomia Erkidegoko datuei erreparatuz, atzo, 5.690 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 110 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 16 kasu antzeman zituzten Araban, 50 Bizkaian, 42 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Nafarroan, berriz, 1.618 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 23 pertsonek eman zuten positibo, COVID-19 proban.

Ospitaleen egoera

Horrekin batera, COVID-19aren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo EAEn, atzo baino lau pertsona gutxiago, eta ZIUn 46 pertsona daude, COVID-19ak jota, atzo baino hiru lagun gutxiago. Nafarroan, berriz, 42 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta ZIUn 13 pertsona daude ingresatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak