Eman zure botoa 17. Udako Argazkien Lehiaketan

Goiena 2021eko irailaren 24a

Dagoeneko agur esan diogu udari, eta, beraz, amaitu da lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea. Orain, publikoak bere gustukoena botatzeko aukera izango du. Zein argazki gustatu zaizu gehien? Eman botoa Goiena.eus-en irailaren 24tik 29ra bitartean. 

367 argazki

Hiru sailetan banatu dira argazkiak, eta guztira, 367 irudi jaso dira. Aurtengoan, iaz ez bezala, Nazioartean kategoriak jaso ditu irudi gehien; 167 denera. Euskal Herrian 121 jaso dira eta Protagonistak atalerako 79.

Epaimahaiak bere hiru sariak aukeratuko ditu orain, eta irailaren 24tik 29ra herritarrek ere beren botoa emateko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak