Zortzi kasu izan dira astelehenetik gaurko egunera bitartean, Debagoienean. Gaur, bi kasu positibo baieztatu dituzte, eta guztiak batuta, positibo metatua 9.164ekoa da
Horrela daude orain Debagoieneko datuak:
- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.
Kolore aldaketak Aramaion eta Eskoriatzan
Aramaion izan den gaurko positiboak aldaketa eragin du bailarako koloreen mapan, besteak beste. Izan ere, 337,84ra igo da Aramaioko intzidentzia-tasa, eta horregatik kolore horitik laranjara igo da. Eskoriatzan, berriz, ez da kasurik antzeman, baina kolore laranjatik horira jaitsi da, intzidentzia-tasa, 268,10era jaitsiz.
Herrietako datu guztiak daude eguneratuta ondorengo mapan:
> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
EAEn 120 positibo
Positibo berriei lotuta, EAEn 6.827 proba egin ziren atzo, eta 23 kasu baieztatu dira Araban, 66 Bizkaian, 24 Gipuzkoan eta zazpi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Hots, guztira, 120 kasu berri hauteman dira. Ospitaleei erreparatuta, okupazioak behera egiten jarraitu zuen atzo. Izan ere, COVID-19aren ondorioz 28 pertsona ospitaleratu ziren atzo EAEn, eta ZIUn 49 pertsona daude, COVID-19ak jota.
Hildako bat Nafarroan
Nafarroan, berriz, 1.603 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 18 pertsonek eman zuten positibo. Positibotasun tasa, %1,1ekoa da, eta guztira, 82.466 kasu atzeman dituzte pandemia hasi zenetik. Nafarroako ospitaleei dagokienez, 44 pertsona daude ingresatuta (atzo baino bi gutxiago) eta ZIUn 13 (atzoko datu bera). Gainera, hildako bat izan da.