Positibo bat Arrasaten eta beste bat Leintz Gatzagan

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 22a, 12:50

Bi izan dira azken orduan Debagoienean atzemandako kasu positiboak; horietako bat Leintz Gatzagan. Abuztuaren 11n hauteman zen azken kasua bertan, eta guztira, pandemia hasi zenetik, hamalau positibo erregistratu dira. Positibo bakarrarekin, 400etik gorako intzidentzia-tasa du herriak.

Osasun Sailak herrietako positibo metatuak doitu ditu eguaztenero bezala; bailaran, kasu bat gehiago dago Bergaran, bat gutxiago Elgetan eta bi gehiago daude Oñatin.

Horrela daude orain Debagoieneko datuak:

 

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Bergara, eremu berdean

Aurreratu bezala, kasu bakar bat erregistratuta, Leintz Gatzaga eremu gorrira igaro da zuzenean: 427,35eko tasa du –eta hala mantenduko da beste hamahiru egunetan, kasu gehiago erregistratzen ez badira–. Horrez gain, bestelako aldaketak ere izan dira mapan: Bergara gune berdera igaro da. Gutxigatik bada ere, 60tik beherako intzidentzia du; 59,86koa, hain zuzen ere.

Eta eskualdeko tasa orokorrari erreparatuta, 106ra murriztu da tasa –sei puntu egin ditu behera egun batean–.

Herrietako datu guztiak daude eguneratuta ondorengo mapan:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Heriotzarik ez bailaran

Hilaren 13tik 19ra, 21 lagun hil dira EAEn koronabirusaren eraginez –aurreko astean baino hamabost gutxiago–, eta horietako bat ere ez da debagoiendarra izan. Pandemia hasi zenetik 4.701 dira EAEn zendutakoak eta 1.240 Nafarroakoak; guztira, 5.943 heriotza erregistratu dira Hego Euskal Herrian.

130 positibo EAEn

Azken orduetan 6,5 puntu egin ditu behera intzidentzia-tasak, eta 109,29an kokatu da; duela astebete 155,52koa zen eta duela bi aste 223,39koa.  

Lurraldeei dagozkien intzidentziak eta adinen arabera banatutakoak daude adierazita hurrengo bi grafikoetan:

Positibo berriei lotuta, 6.723 proba egin ziren atzo eta %1,8k eman du emaitza positiboa. 57 kasu baieztatu dira Bizkaian, 45 Gipuzkoan, hamaika Araban eta sei bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Hots, guztira, 130 kasu berri hauteman dira. R0 datuak, bestalde, behera egin du eta 0,79koa da.

Ospitaleei erreparatuta, okupazioak behera egiten jarraitu zuen atzo. ZIUn bi lagun gutxiago daude (50) eta plantan hamar gutxiago (114). Alderaketa eginda, duela astebete baino 55 ospitaleratu gutxiago daude EAEn –lau gutxiago ZIUn–.

25 kasu Nafarroan

1.854 PCR eta antigeno proba egin ostean, 25 positibo baieztatu dituzte Nafarroan; hau da, proben %1,3k eman du emaitza positiboa. Ospitaleetan, 46 lagun daude erietxeetan; horietatik hamahiru, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak