Kasu bana atzeman dira Aramaio, Eskoriatza eta Oñatin

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 21a, 12:46

Atzo egindako probek hiru positibo baieztatu dituzte bailaran: Aramaion, Eskoriatzan eta Oñatin, hain zuzen ere. Eskualdeko intzidentzia-tasari dagokionez, 112,63ra jaitsi da; aurreko egunean baino bi puntu gutxiago ditu eta duela astebete baino 87 gutxiago.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Irailaren hasieran 300etik gorakoa zen bailarako intzidentzia-tasa, eta duela astebete 200era jaitsi zen. Atzo, berriz, 112,63ko tasa erregistratu zen; behera egiten dihardu egunetik egunera.

Herriei erreparatuta, azken orduetan ez da aldaketa nabarmenik izan. Eskoriatzak eremu laranjan jarraitzen du, tantaka-tantaka, ia egunero erregistratzen baitu kasuren bat edo beste.

Datu guztiak daude eguneratuta beheko mapan:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Bailararen antzeko intzidentzia EAEn

112koa da Debagoieneko intzidentzia eta 115ekoa Euskal Autonomia Erkidegokoa; ia sei puntu egin ditu behera egun batetik bestera.

Azken proben emaitzei dagokienez, herenegun baino kasu gehiago erregistratu dira, baina positibotasun-tasak ez du %2a gainditu. 6.723 test diagnostikotatik %1,8ek eman du emaitza positiboa; hau da, 119 herritarrek. Lurraldeetan banatuta, 57 izan dira bizkaitarrak, 45 gipuzkoarrak, hamaika arabarrak eta sei gainerako lurraldeetan erroldatutakoak.

Bestetik, pandemiaren hedapena neurtzen duen oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) behera egin du, eta 0,80an kokatu da. 1etik behera jarraitzen du abuztuaren 18az geroztik.

164 pertsona ospitaleetan

Erietxeetan, datuek hobera egiten jarraitzen dute. ZIUn, aurreko egunean baino bi pertsona gutxiago daude (50) eta aurreko astean baino lau gutxiago. Plantan, berriz, herenegun baino hamar lagun gutxiago zeuden atzo (114), eta duela astebete baino 52 gutxiago.

Ospitaleratzeei lotuta, astetik astera, behera egiten du zenbatekoak, eta hain zuzen ere, horixe da hurrengo grafiko honek adierazten duena –aste bakoitzean ospitaleratutakoen batez bestekoak adierazten dira–:

Hiru heriotza Nafarroan

2.027 proba egin ostean, %1,3k eman du emaitza positiboa: 26 lagunek. Bestetik, erietxeetan, 45 lagun daude ospitaleratuta –aurreko astean baino hamazazpi gutxiago– eta horietatik hamabi dira ZIUn daudenak –aurreko astean baino bost gutxiago–. Bestalde, hiru heriotza bat erregistratu da azken orduetan, eta dagoeneko 1.240 dira pandemia hasi zenetik hildako nafarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak