Bihar iritsiko dira hirugarren dosiak bailarako adinekoen egoitzetara

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 20a, 14:13

12 urtetik gorako herritarren %86,2k lortu du immunitate handiena dagoeneko, eta %89,5 dira lehenengo dosia hartu dutenak. Bestetik, Osakidetza gaur hasi da adinekoen egoitzetako "egoiliar zaurgarrienei" hirugarren dosia jartzen.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 1.705.569 pertsona dira immunizazio handiena lortu dutenak eta beste 1.770.518 laguni falta zaie bigarren dosia. Hala, guztira, 3.256.787 txerto jarri dira; iritsi direnen %91,3. Adin-tarteen arabera, honako hau da txertaketaren bilakaera:

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago %95,7 % 94,4
90 - 99 %93,2 %93,1
80 - 89 %97,2 %96,8
70 - 79 %95,8 %95,7
60 - 69 %93,9 %94,0
50 - 59 %94,4

%92,8

40 - 49 %90,5

%89,5

30- 39 %81,9

%77,9

20 - 29 %75,3

%68,0

16 - 19 %81,9

%70,5

12 - 15 %84,1 %60,0

Hirugarren dosia, adinekoen egoitzetan

Gaur hasi da Pfizer etxeko hirugarren dosiaren txertaketa Gipuzkoako adinekoen egoitzetan; hobeto esanda, Irungo Caser Residencial Anaka zentroan jarri dituzte lehenengoak. Bihar iritsiko dira gainerako egoitzetara; tartean, bailarakoetara.

5 eta 11 urte artekoentzat, Pfizer?

Pfizer konpainiaren azken entsegu klinikoaren arabera, txertoa eraginkorra da 5 eta 11 urte arteko haurrentzat ere. Dosi txikiagoa eman diete entsegu klinikoan, baina 16 eta 25eko tartean sortutako antigorputz maila oso antzekoak sortzen dituela erakutsi dute emaitzek. Oraindik, baina, FDAk eta EMAk ez dute oniritzia eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak