Positiboen beherakadarekin batera, ingresatutakoen zenbatekoa ere nabarmen jaitsi da, azken orduetan: hamabi lagun ospitaleratu zituzten atzo COVID-19aren eraginez EAEn, eta bat ere ez Nafarroan. Eta Zainketa Intentsiboetako Unitateei erreparatuta, orotara, 58 pertsona daude Hego Euskal Herrian: 45 EAEn –aurreko egunean baino zazpi gutxiago– eta hamahiru Nafarroan –aurreko egunean baino bi gutxiago–.