48 izan dira Gipuzkoan baieztatu diren kasu positiboak

Uxue Igarza 2021ko ira. 18a, 13:11

Atzo, 5.240 test diagnostiko egin ziren Hego Euskal Herrian, eta guztira 218 positibo hauteman ziren: 106 Bizkaian, 48 Gipuzkoan, 40 Araban, 22 Nafarroan eta bi EAEtik kanpo erroldatutakoen artean. Hala, proben %3,6k eman zuen positibo EAEn eta %1,4k Nafarroan.

Ospitaleei erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan 30 lagun ingresatu zituzten atzo eta 52 lagun dira Zainketa Intentsiboetako Unitatean daudenak –aurreko egunean baino bi gehiago–. Nafarroan bestalde, 48 lagun daude ingresatuta eta horietatik hamabost dira ZIUn daudenak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak