Sei positibo berri eta kolore aldaketak bailarako mapan

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 17a, 12:45

Bina kasu atzeman dira Arrasaten, Bergaran eta Eskoriatzan, eta intzidentzia-tasa 151ra murriztea lortu du Debagoienak. Herrien kasuan, eremu berdera igaro dira Antzuola eta Elgeta, eta horira Aretxabaleta. Bestetik, Eskoriatzak kontrako joera izan du: horitik laranjara egin du jauzi.

 

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Egun batetik bestera hamalau puntu egin ditu behera Debagoieneko intzidentzia-tasak: 165etik 151ra. Kontuan hartu behar da, duela astebete 232,99koa zela tasa.

Herriei erreparatuta, aurreratu bezala, aldaketa esanguratsuak izan dira azken orduetan, eta mapan eragin dute:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

EAEko tasa, 138koa

Beheranzko joerari eutsita, beste zortzi puntu egin ditu behera Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia-tasak, eta 138,84koa da –bailarakoa baino hamahiru puntu txikiagoa–. Lurraldeen egoera eta adin-tarteen intzidentziak daude hurrengo bi grafikoetan:

Positiboei dagokienez, 5.462 PCR eta proba diagnostiko egin ostean, 1163 kasu baieztatu dira: 86 Bizkaian, 56 Gipuzkoan, 20 Araban eta bat bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Hots, positibotasun-tasa %3koa izan da.

Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datua berdin mantendu da, 0,86koa da. 1etik behera jarraitzen du, baina duela astebeteko datuarekin alderatuta, 0,1o egin du gora.

50era murriztu da ZIUetako okupazioa

EAEko erietxeetan, 203 pertsona daude ingresatuta; aurreko astean baino 36 gutxiago, eta Zainketa Intentsiboetako Unitatean ere aldea igarri da aste batetik bestera: 50 daude –aurreko astean baino zortzi gutxiago–. Egun batetik bestera bi lagun gutxiago daude ZIUn eta hamahiru gutxiago plantan.

Nafarroan, 28 positibo

1.453 proba egin ostean, 28 kasu baieztatu dira Nafarroan; testen %1,9k eman du emaitza positiboa. Bestetik, erietxeetan 54 lagun daude ingresatuta eta horietatik hamabost daude ZIUn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak