Intzidentzia tasei erreparatuz, beheranzko joerarekin jarraitzen dute. Aramaio da bailarako herri bakarra eremu gorrian dagoena. Gainontzeko herriak eremu horian daude, eta Aretxabaleta eremu laranjan dagoen bakarra da, Debagoienean. Gatzaga, berriz, eremu berdean dago, intzidentzia-tasa baxuenarekin.
Horrela daude orain Debagoieneko datuak:
- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
Eskoriatza eremu laranjatik horira
Azken datuaren arabera, 165,1eko intzidentzia-tasa du Debagoienak –atzo baino 29 puntu gutxiago–.
Herrietako tasei erreparatuta, Eskoriatzan jarri behar da arreta. Herenegun eremu gorritik atera eta eremu laranjan sartu zen, eta gaur eman dituzten datuei erreparatuta, eremu horira pasa da, 292,47ko intzidentzia-tasa duela.
Horrekin batera, azpimarratzekoa da Aramaio dela herri bakarra eremu gorrian dagoena, 608,11ko intzidentzia-tasarekin.
Herrietako datu guztiak daude eguneratuta ondorengo mapan:
> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
EAEn 215 kasu berri
Positibo berriei lotuta, EAEn 6.066 proba egin ziren atzo, emaitza positiboen kopurua 3,5% izanda. 18 kasu baieztatu dira Araban, 131 Bizkaian, 64 Gipuzkoan eta bi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Hots, guztira, 215 kasu berri hauteman dira.
Nafarroan, berriz, 1.602 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 50 pertsonek eman zuten positibo. Positibotasun tasa, 3,1ekoa da, eta guztira, 82.309 kasu atzeman dituzte pandemia hasi zenetik.
Ospitaleen egoera
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, EAEn, eta zaintza intentsiboko unitateetan 52 gaixo larri daude. Nafarroako ospitaleetan, aldiz, 56 lagun daude erietxeetan; horietatik hamabost, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan. Azken datuen arabera, ez da hildakorik egon COVID-19aren ondorioz, atzoko egunez.