12 eta 15 urte artekoen erdiak baino gehiagok bukatu du txertaketa

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 15a, 13:50

12 urtetik gorako herritarren %85,2k osatu du txertaketa EAEn, eta %89,3k hartu dute lehenengo dosia. Guztira, 3.235.543 txerto jarri dira; momentura arte iritsitakoen %90,7. Azpimarratzekoa da, dagoeneko, gazteenen taldean %83k hartu duela ziztada bat eta %51k burutu duela zikloa.

1.686.015 pertsona dira immunizazio handiena lortu dutenak eta beste 1.766.617 laguni falta zaie bigarren dosia. Adin-tarteen arabera, honako hau da txertaketaren bilakaera:

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago %95,7 % 94,4
90 - 99 %93,2 %93,1
80 - 89 %97,2 %96,8
70 - 79 %95,8 %95,7
60 - 69 %93,9 %93,9
50 - 59 %94,3

%92,8

40 - 49 %90,4

%89,3

30- 39 %81,6

%76,8

20 - 29 %74,6

%65,8

16 - 19 %81,1

%66,9

12 - 15 %83,0 %51,0

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak