EAEko herritarren ia %85ak lortu du immunitate handiena

Uxue Igarza Loiola 2021eko irailaren 13a

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, beste behin, hitzordua eskatzeko deia egin die txertoa hartu ez duten herritarrei. Bestetik, jakinarazi du dagoeneko Osakidetza hasi dela immunogutxitze larriko egoeran dauden 4.500 lagunei txertoa jartzen.

12 urtetik gorako herritarren %84,7k bukatu du txertaketa zikloa EAEn eta %89,1ek hartu dute lehenengo dosia. Guztira 3.566.050 txerto jarri dira; momentura arte iritsi diren dosien %90,4

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago %95,5 % 94,4
90 - 99 %93,2 %93,1
80 - 89 %97,2 %96,8
70 - 79 %95,8 %95,7
60 - 69 %93,9 %93,9
50 - 59 %94,3

%92,7

40 - 49 %90,3

%89,2

30- 39 %81,4

%76,2

20 - 29 %74,2

%64,4

16 - 19 %80,5

%65,0

12 - 15 %83,0 %48,0

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak