Erraldoien tradizioak duen esanahia eta izan duen bilakaera azaldu dute hiru adituk Bergaran

Patxi Laborda, Iñigo Castellano eta Mari Ganuza, gaur, Bergaran.

Bergarako Erraldoi Taldeak gonbidatuta hitzaldia egin dute erraldoien jatorriari eta ohiturari buruz Tuterako erraldoi konpartsako arduradun Iñigo Castellanok, Sestaoko konpartsako arduradun Patxi Labordak eta erraldoi egile zein Iruñeako konpartsako arduradun Mari Ganuzak.

Gauza interesgarri ugari kontatu dituzte ordu eta erdiko hitzaldia. Besteak beste, erraldoien jatorria eliza katolikoaren Corpus egunarekin lotu behar dela. Gaur egun lotura hori ia desagertuta dago eta asko dira erraldoi konpartsak dituzten herriak. Zenbait herritan indar handia dute. Erreferentzia Iruñea da, baina beste asko daude jende asko mugitzen dutenak.

Patxi Labordaren gidaritzapean Iruñeako eta Tuterako konpartsen hasierak eta bilakaera izan dituzte hizpide. Dantzek eta koreografiek izan duten bilakaera, musikak eta gaiteroek zabalkunde horretan jokatutako papera, arinagoak izateko erraldoien nolakotasunean egindako aurrerapausoak... Pasadizo eta anekdota ugari ere kontatu dituzte.

Bergarako Erraldoi Taldeako kide askoren aurrean egin dute hitzaldia. Aurretik, Aroztegi aretoan zabalik den erakusketa ere ikusi dute eta hogei urteko ibilbidean egindako lana goraipatu dute.

Erlazionatuak

Hogei urteko ibilbide 'erraldoiaren' erakusleihoa, Aroztegin

Bergara

Bergarako Erraldoi Taldeak zabalik du askotariko dokumentuak, argazkiak eta materiala jasotzen duen erakusketa. Irailaren 26ra arte egongo da ikusg...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.