Urrirako, herritarren %90 txertatuta egongo dela adierazi du Sagarduik

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 10a, 13:25

12 urtetik gorako herritarren %83,9k bukatu du txertaketa zikloa EAEn eta %89k hartu dute lehenengo dosia. Guztira 3.207.371 txerto jarri dira; momentura arte iritsi diren dosien %89,9.

Hiru astetan Osasun Sailaren helburua betetzea aurreikusten du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak; esan du, urrirako, 12 urtetik gorako hamar herritarretatik bederatzi egongo direla guztiz txertatuta.

Azken datuen arabera, hnako hau da txertaketaren egoera, adin-taldeetan banatuta:

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago %95,4 % 94,4
90 - 99 %93,2 %93,1
80 - 89 %97,2 %96,8
70 - 79 %95,8 %95,7
60 - 69 %93,8 %93,8
50 - 59 %94,2

%92,6

40 - 49 %90,3

%89,1

30- 39 %81,2

%75,2

20 - 29 %73,7

%62,0

16 - 19 %80,0

%61,9

12 - 15 %82,4 %42,5

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak