20 eta 29 urte artekoak dira lehenengo dosi gutxien hartu dituztenak

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 8a, 13:48

EAEra iritsi diren 3.566.050 dosietatik, 3.186.836 jarri dira atzora arte (%89,4). Gauzak horrela, 12 urtetik gorako 1.755.579 lagunek jaso dute gutxienez lehenengo ziztada (%88,7). Bestetik, %83 dira ziklo osoa bete dutenak.

20 eta 29 urte artekoen txertaketa da astiroen doana, eta Osasun sailburuak tarte horri zuzendutako mezua helarazi du aste honetan; hitzorduak hartzeko garaiz daudela ohartarazi du Sagarduik.

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago %95,4 % 94,4
90 - 99 %93,2 %93,1
80 - 89 %97,2 %96,8
70 - 79 %95,8 %95,7
60 - 69 %93,8 %93,7
50 - 59 %94,1

%92,5

40 - 49 %90,1

%88,9

30- 39 %80,9

%74,2

20 - 29 %73,1

%59,3

16 - 19 %79,0

%58,1

12 - 15 %81,1 %36,6

Hirugarren dosia, immunoeskasia dutenentzat

Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak atzo erabaki zuen, Europako Sendagaien Agentziaren hitza jarraituz, hirugarren dosia immunoeskasia duten pertsonei jartzea; hau da, organo solidoren bat transplantatuta dutenei, guraso hematopoietikoengandik transplantea hartutakoei edo CD20aren kontrako sendagaiak hartzen dituztenei. Pfizer edo Modernaren dosiak jarriko zaizkiela ere aurreratu zuen. 

2022an, munduko populazioa txertatuta

Botika etxeek egin dituzten iragarpenen arabera, ekoizpenean aldaketa nabarmenik ez badago behintzat, 2022 hasieran mundu osoko helduak txertatzeko dosiak egingo dira. Hori bai, txerto horiek banatzen ere denbora beharko dela adierazi dute.

Osasunaren Mundu Erakundeak espero du, hilabete honetan, dosi gutxien iritsi diren herrialdeetan, populazioaren %10 txertatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak