EAEra iritsi diren 3.431.760 dosietatik, 3.167.153 jarri dira atzora arte (%92,3). Gauzak horrela, 12 urtetik gorako 1.749.960 lagunek jaso dute gutxienez lehenengo ziztada (%88,4).
Gotzone Sagardui sailburuak emandako datuen arabera, 200.000 inguru dira oraindik txertoa jaso ez duten 12 urtetik gorako herritarrak. Nolanahi ere, aurreikuspenen arabera, datozen hiru edo lau asteetan –urria hasierarako–, biztanleriaren %90 egongo da immunitate handienarekin. "Osasun zentroarekin harremanetan jarri eta hitzordua hartzeko dei egiten diet oraindik txertoa hartu ez duten herritar guztiei", esan du Osasun sailburuak.
Bestetik, gogratu behar da txertoa oraindik ez dagoela baimenduta 12 urtetik beherakoei emateko, baina sailburuak lasaitasun mezua helarazi nahi izan du, pandemiaren bilakaera "ona" dela esanez.
Hurrengo taulan daude adin-tarte guztiei dagozkien ehunekoak:
Adin-taldea | 1. dosia | Inmunizazio handiena |
100 edo gehiago | %95,5 | % 94,5 |
90 - 99 | %93,1 | %93,1 |
80 - 89 | %97,2 | %96,8 |
70 - 79 | %95,8 | %95,6 |
60 - 69 | %93,8 | %93,7 |
50 - 59 | %94,0 |
%92,3 |
40 - 49 | %89,9 |
%88,7 |
30- 39 | %80,6 |
%73,5 |
20 - 29 | %72,5 |
%57,0 |
16 - 19 | %77,9 |
%54,0 |
12 - 15 | %79,2 | %31,1 |