Singular Denda markak, azaldu dutenez, Gipuzkoako merkataritzari balioa ematen dio, "bereizlea eta berezia", eta bere bezeroa bereizteko balio bat eskaintzen duten saltokiei aintzatespena ematen die. "Gure kaleei bizia emateaz gain, originaltasunagatik eta benetakotasunagatik nabarmentzen diren denden hautaketa bat da. Hemengo dendak. Bezeroarekin konprometituak. Kultura propioarekin, xehetasunaren kultura. Bezeroak bakar sentiarazten dituzten denda paregabeak nabarmentzen dira".
Hainbat urrats egin behar dira izendapena jasotzeko. Lehenik, hasierako diagnostikoa egin (tratu pertsonala saltokia harreman-gune giltzarri gisa, produktu bereizlea, on/off komunikazioa, sintonian).
Bigarren pausoa kintza-planaren kontrastea eta definizioa da. "Bisitaren ondoren, txosten oso bat ematen da, bezeroak merkataritzan duen erosketa-esperientziari buruzko informazio garrantzitsuarekin, batera jartzeko, hobetu daitezkeen arloak zehazteko".
Ostean, taldeko eta banakako aholkularitza hobekuntza-ekintzak egiten dituzte, banakako aholkularitza eta taldekako tailerrak. Gero, jarraipena eta ebaluazioa egin ondoren, "etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa" behar da. "Merkataritzarako baliozko ekintzen ekarpena, bezeroen fidelizazioarekin, erosketa-turismoarekin eta abarrekin zerikusia dutenak".
Ekimenaren helburua da erosketa-esperientzia nabarmenak sortzea. "Saltokietan, bereizi daitezela eta bezeroak erakartzen eta fidelizatzen lagun dezatela, emaitzak hobetuz; horrela, tokiko merkataritza bereizlea posizionatuz eta posizionamendu hori marka-komunikazioko
estrategia baten bidez indartuz".
Arrasaten, hemezortzi Singular Denda
2017tik, hemezortzi dira Singular Denda bereizgarria duten komertzioak Arrasaten. 2017-2018an, bederatzi saltoki atxiki ziren: Belun, Olgeta, Resusta-Karrikiri, Sikol, Boutique, Elena, Lasagabaster, Oskar Vitoria, Tipi-tapa eta Josle. 2019an, zazpi: Amaia Albes, Lirain, Zubiaga, Bea Lenceria, Buart, Gare eta Ume. 2020an, bi: Arazi eta Angela Estetika.