100 positibo gehiago zenbatu dituzte Gipuzkoan

Eneko Azurmendi 2021ko ira. 5a, 13:08

Kasu kopuru berbera atzeman dute Bizkaian ere (100). Nafarroan, berriz, 59 izan dira baieztatu dituzten positiboak eta Araban, 27. Azkenik, Osakidetzak jakitera eman duenez, EAEtik kanpokoak diren bi pertsona ere kutsatu dira. Guztira 5.128 proba egin dituzte Hego Euskal Herrian azken 24 orduetan eta 288 kasu berri atzeman. 

Gauzak horrela, positibotasun-tasa %5,3koa izan da EAEn eta Nafarroan, aldiz, %7,5ekoa (783 proba egin zituzten). Bestalde, azken orduetan 24 pertsona ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian eta 96 daude Zainketa Intentsiben Unitatean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak