Osakidetzak emandako datuen arabera, EAEko positibotasun-tasa %5,8koa izan da. Izan ere, azken 24 orduetan 5.369 proba egin dituzte eta horietatik 309 izan dira positiboak. Osasunbideak emandako datuei erreparatuz, Nafarroan 1.319 proba egin dituzte eta horietatik 62 izan dira positiboak (%4,7).
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 35 pertsona ospitaleratu ziren atzo Hego Euskal Herri osoan, eta gaitza duten 94 pertsona ZIUn daude.