Hamabi kasu berri baieztatu dira azken orduetan

Uxue Igarza Loiola 2021ko abu. 31a, 12:47

Atzo egindako probek bost kasu berri atzeman zituzten Arrasaten, hiru Eskoriatzan, bi Bergaran eta bana Aretxabaleta eta Oñatin. Hala, pandemia hasi zenetik 9.039 lagun kutsatu dira Debagoienean.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Bailarako intzidentzia-tasa 300etik beherakoa da gaur ere –290,08koa, alegia–, baina eskualdeko hiru herritako tasek gora egin dute azken orduetan. Aretxabaletan, Bergaran eta Eskoriatzan puztu dira zenbatekoek, eta azken horretan 500eko langa gainditu da. Arrasaten, berriz, behera egin du intzidentziak, eta gainerakoetan berdin mantendu da.

Datu guztiak daude eguneratuta beheko mapan:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Adierazleek hobera, EAEn

Pandemiaren bilakaera neurtzeko erabiltzen diren adierazle guztiek hobera egin zuten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan. Intzidentziak 13 puntu egin ditu behera eta 327,18an kokatu da. Gainera, azpimarratzekoa da Gipuzkoak 300etik beherako tasa duela; gainerako bi lurraldeen azpitik dago:

Tasarekin batera, oinarrizko birsorkuntza datuak ere behera egiten jarraitzen du eta 0,85ean dago:

Positibo berriei erreparatuta, 6.570 proba diagnostiko egin ostean 349 kasu hauteman dituzte erkidegoan: 206 Bizkaian, 105 Gipuzkoan, 35 Araban eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Hala, positibotasun-tasa %5,3koa izan da.

Eta ospitaleei dagokienez ere hobera egin du egoerak: aurreko egunean baino 26 lagun gutxiago daude ingresatuta. Guztira, 268 pertsona daude ospitaleratuta EAEn: 196 plantan eta 72 ZIUn –aurreko egunean baino bi gutxiago–.

Jaurlaritzak, hiru helburu

Gobernu Kontseiluaren ostean Urkulluk hiru helburu azpimarratu ditu: intzidentzia-tasa 60 azpitik kokatu eta egonkortzea –orain 327,18an dago–, ZIUetako okupazioa murriztea eta pauta osoko txertaketa-estaldura % 85era zabaltzea. Hala, Bizi Berri IV Planaren 1. agertokian egotea da Jaurlaritzaren xede nagusia.

Nafarroan, 78 kasu

1.619 proba egin ostean, %4,8k eman du emaitza positiboa; hots, 78 lagunek. Bestetik, erietxeetan, 80 lagun daude ospitaleratuta –aurreko astean baino zazpi gutxiago– eta horietatik 25 dira ZIUn daudenak. Gainera, bi pertsona hil dira Nafarroan, koronabirusak jota. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak