LABI elkartu ostean, sailburuek gaur egin duten agerraldian txertatzearen garrantzia azpimarratu dute, eta batez ere, gazteenengan jarri dute jomuga. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak esan du "oso garrantzitsua" dela 12 urtetik gorako ikasleak txertatzea. Azken datuen arabera 12 eta 15 urte artekoen %62,5ek hartu du lehenengo ziztada eta %17,8 dira bigarrena ere hartu dutenak.
Osasun sailburu Gotzone Sagarduik gaineratu du, orain arteko erritmoari eutsiz gero, lauzpabost asteren buruan 12 urtetik gorako biztanle guztiek izango dutela lehenengo dosia jarrita.
Hurrengo taulan daude adin-tarte guztiei dagozkien ehunekoak:
Adin-taldea | 1. dosia | Inmunizazio handiena |
100 edo gehiago | % 95,4 | % 94,4 |
90 - 99 | %93,1 | %93,1 |
80 - 89 | %97,2 | %96,8 |
70 - 79 | %95,8 | %95,6 |
60 - 69 | %93,6 | %93,3 |
50 - 59 | %93,5 |
%91,7 |
40 - 49 | %89,1 |
%87,7 |
30- 39 | %79,1 |
%46,0 |
20 - 29 | %68,9 |
%46,0 |
16 - 19 | %70,2 |
%37,4 |
12 - 15 | %62,5 | %17,8 |
Gauzak horrela, honako hau da txertaketaren bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoan:
Nafarroan, berriz, 466.372 lagunek bukatu dute haien txertaketa zikloa eta 918.569k jaso dute lehenengo ziztada.