EAEko 16 eta 19 urte artekoen %68k txertoaren lehen dosia jaso du

Jone Olabarria 2021ko abu. 28a, 08:49

Osakidetzak argitaratutako azken txertaketa buletinaren arabera,  3,05 milioi dosi jarri dituzte orain arte EAEn, eta 12 urtetik gorako biztanleen %78,3k du koronabirusaren aurkako txertoaren pauta osoa; %85,9k, berriz, dosi bat jaso du.

12 eta 15 urte bitartekoei COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosia jarri diete jada, eta azken txertaketa buletinarekin alderatuz gero,  zortzi puntu baino gehiago egin du gora bi egunetan –%56,3–.16 eta 19 urte bitarteko nerabeen txertaketak hiru puntu egin du gora –%68–. Buletinaren arabera, joan den asteazkenetik 29 urtetik beherako adin-tarteetan izan dira txertaketa berri gehienak: 20 eta 29 urte bitartekoen artean, %67,6k jaso dute koronabirusaren aurkako lehen txertoa –eguaztenean baino %1,9 gehiago– eta %43,9k biak –3,6 gehiago–. Gorakada  ez da hain nabarmena 30 eta 39 urte bitartekoen artean: %78,6k lehen dosia hartu dute eta %68,4k biak.

Ikasturtera begira txertatzen jarraitzeko deia

Osasun sailburuak azaldutakoaren arabera, azken 10 egunetan 131.000 mezu bidali ostean, 50.000 gaztek baino gehiagok eskatu dute hitzordua datozen egunetan txertoa hartzeko. Era berean, Osakidetza duela bi hilabete koronabirusa pasatu zuten pertsonekin ere harremanetan jarri da. Hala, 44.000 mezu bidali ostean, ia 13.000 lagunek hartu dute txertoa, eta beste 8.000 gaztek hitzordua eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak