Ikasturte berrirako "zuhurtzian" oinarritutako protokoloa eratu nahi du Hezkuntza Sailak

Jone Olabarria 2021ko abu. 27a, 08:38

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzen arabera, ekainean bidali zuten protokoloko neurri gehienak mantenduko dira, hala nola maskararen erabilera, pertsonen arteko distantzia, aireztapena... Aste honen amaieran aurreikusten dute protokolo bukatu eta ikastetxeekin partekatzea.

Jaurlaritzatik diotenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskolek aste honetan jasoko dute datorren ikasturterako irizpideen protokoloa. Zuhurtzian oinarritutako protokoloa izango dela ziurtatu du, eta eskolak aurrez aurre ematearen garrantzia nabarmendu.

Bildarratzen arabera,  Hezkuntza sailak protokolo orokorreko proposamen bat prestatu zuen ekainean, 2021/2022 ikasturtera begira. Bertan, pandemiaren aurkako neurriak zeintzuk izan behar ziren zehazten zen, "aurrez aurreko hezkuntza-jarduera bermatzeko helburuarekin".

Protokoloa, heltzear

Neurriak ikastetxeetara bidali aurretik, Osasun Sailarekin batera horiek  "apur bat gehiago" doitzeko lanean ari direla onartu dute, eta aurreikusitakoaren arabera, aste honen amaiera iritsiko dira neurriak zentroetara.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak