Astelehenean berrikusiko ditu indarrean dauden neurriak LABIk

Jone Olabarria 2021ko abu. 26a, 13:27

Batzorde Zientifiko-Teknikoak indarrean dauden neurriak abuztu amaierara arte mantentzea gomendatu du, baita, irailaren hasierarako, neurri horien doikuntza prestatzea. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, astelehenean bilduko da LABI aholku batzordea, neurri berriak hartu edo moldatu erabakitzeko.

Uztaila amaieran bosgarren olatua gorenera iritsi zenetik, bilakaera epidemiologikoaren joera "aldatu" egin dela adierazi du Gotzone Sagarduik, pandemiaren jarraipen-adierazle gehienetan. Hala ere, hobekuntza horrek "ez du oraindik isla argirik" izan ospitaleetan edo ZIU oheen okupazioan. Jakinarazi duenez, aldaera berriek eta  txertaketa-kanpainan emandako aurrerapausoek egoera epidemiologikoan izan dezaketen eragina aztertu dute gaurko Batzorde Zientifiko-Teknikoan.

Batzorde berak hiru helburu zehaztu ditu egoera epidemiologikoa hobetu dela ziurtatzeko, eta hortaz, neurriak hartu edo moldatu ahal izateko: birusaren aldaerak kontrolpean izatea, kurba epidemiologikoaren joera beheranzkoa izaten jarraitzea,  eta txertaketa ahalik eta zabalduen egotea biztanleria osoaren artean.

Txertaketa, ikasturte berrira begira

Osasun Sailak eta Osakidetzak deialdi  berezia egin die ikasle guztiei eskolak hasi aurretik txertoa hartzeko hitzordua eskatu dezaten. Zehaztu dutenez, ikasturtea hasi ordurako ahalik eta pertsona gehien txertatuta egotea dute helburu. Hala, gaurtik aurrera, Osakidetzak SMS mezuak bidaliko dizkie oraindik txertorik hartu ez duten 12 eta 24 urte bitarteko gazteei. Gaurtik eta irailaren 13ra arte, 71.204 hitzordu daude libre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak