Basurtuko Unibertsitate Ospitalean haurrak eta gazteak ospitaleratzeko unitatean, arreta psikiatrikoa jaso duten nerabeen kopurua ia % 50 handitu da, 2019ko eta 2021eko lehen bost hilabeteak alderatuta.
Arantza Fernandez Rivas erietxeko Haur eta Gazteen Psikiatria Ataleko buruak eta Miguel Angel Gonzalez Torres Psikiatria Zerbitzuko buruak emandako datuak dira. Elikadura nahasmenduek bereziki gora egin dutela azaldu dute txostenean: "2020ko martxoan hasi zen hazkundea, pandemiaren uhinen arabera joan da". Hala ere, 2021. urtean ere egoera larria dela diote: "Pandemia kolateral bilakatu da argi eta garbi".
2020an aurreko urtean baino %153,33 nerabe gehiago izan dira anorexia nerbiosoaren ondorioz arreta psikiatrikoa jasotzeko beharra izan dutenak. Era berean, azaldu dute nerabe gehiago doazela arreta psikiatrikoa jasotzera trauma osteko antsietate sintomak larrituta.