Gazteen txertaketari dagokionean, 16 eta 19 urte bitarteko 20.500 gaztek dute pauta osoa, hau % 25ak. Aipatzekoa da egubakoitzetik %5 egin duela gora zifra horrek –orduan%20ak zuen jarraibide osoa–. Adinean behera egiterakoan txertaketa zifrak apalagoak dira: Hamabi eta hamabost urtekoen artean ia % 45ak dosi bat du, eta % 8,8k, pauta osoa.
Adin tarteka, honakoa da une honetan egoera EAEn:
Ospitaleratu gutxiago, baina ZIUetako zifrak gora
EAEko ospitaleetan gaixoen kopuruak behera egiten jarraitu duen arren, une honetan 82 lagun daude zainketa intentsiboetako unitateetan. Bosgarren olatuko kopururik altuena da, azken hiru hilabetetako okerrenak.
Domekan 41 pertsona ospitaleratu zituzten EAEn, horietatik bi ZIUetan. Guztira 265 pertsona daude une honetan ospitaleetan COVID-19aren ondorioz.