Egubakoitzean egindako probek hogei kasu baieztatu zituzten, zapatukoek hamasei, eta domekakoek, aldiz, zazpi. Debagoieneko intzidentzia-tasak beheranzko joerarekin jarraitzen du, eta 262, 30ekoa da.
Herriak | Egubakoitza | Zapatua | Domeka | Guztira |
Arrasate | 5 | 1 | 4 | 10 |
Bergara | 8 | 2 | 1 | 11 |
Oñati | 2 | 3 | 1 | 6 |
Aretxabaleta | 2 | 6 | 0 | 8 |
Eskoriatza | 3 | 4 | 0 | 7 |
Antzuola | 0 | 0 | 1 | 1 |
Aramaio | 0 | 0 | 0 | 0 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 20 | 16 | 7 | 43 |
- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
EAEko intzidentziak, behera
Azken egunetan Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia-tasak behera egiten jarraitu du. Zehazki, azken egunean 9,96 puntu egin ditu behera, eta 400eko langatik gertuago dago; 434,97koa da.
Atzo hautemandako kasu berriei dagokienez, 4.083 probatatik %8,9k eman zuen positibo; 363k, hain zuzen ere. Hala, positibotasunak beheranzko joerari eutsi dio erakutsi. Horren erakusle da asteetako batez bestekoak adierazten dituen grafiko hau:
Positiboak lurraldeka banatuz gero, 200 baieztatu dira Bizkaian, 106 Gipuzkoan, 50 Araban eta 7 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Bestetik, adinka banatutako zenbatekoak dira hurrengoak; lehenengo zutabean adin-tarteak ageri dira; bigarrenean, positibo kopurua; hirugarrenean, dagozkien intzidentzia-tasa metatuak; eta laugarrenean, tasen arrazoiak. Intzidentzia-tasa metatuaren kasuan nabarmen egin du behera azken artean gazteenen artean; 10 eta 19 urtekoen artean 1186koa zen tasa joan den astelehenean, 20-29 urtekoen artean 1652,8koa.
Birsorkuntza datuak, behera
Asteburuan zertxobait egin du behera –0,01 puntu– oinarrizko birsorkuntza datuak: 0,87koa da. 1etik beherakoa da edozelan ere, eta horrek esan nahi du kutsatutako pertsona batek, batez beste, ez duela beste inor kutsatzen. Hortaz, pandemiak atzoko egunez, behintzat, ez zuen hedatzen jarraitu.
Nafarroan, 100 kasutik behera
839 proba egin ostean, 87 positibo hauteman dituzte Nafarroan; positibotasun-tasa %10,4koa izan da, alegia. Ospitaleetan, 92 lagun daude ingresatuta eta horietatik 31 dira Zainketa Intentsiboetako Unitateetan daudenak. Azken orduetan zazpi ospitaleratze berri egon dira, horietatik 2 ZIUn.