Herritarrei "azken ahalegin bat" egin dezaten eskatu, " zuhur" izateko eta "zaintzeko" eskatu die Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak: "Herritarren laguntza, gure ekintzetan zuhurrak izatea eta azken ahalegina egitea eskatzen dugu. Txertaketa-prozesua erritmo onean doa, baina oraindik ere geure buruak zaindu egin behar ditugu.Koronabirusak gure artean jarraitzen du, heriotza eta sufrimendua eragiten jarraitzen du: ezin diogu erne egoteari utzi".
Neurriak betetzea
"Pandemiaren aurka borroka egiteko eta birusa hedatzea eragozteko modu bakarra" indarrean dagoen osasun-araudia zorrotz betetzea dela adierazi du: "abetzen gara horrek ahalegin handia egitea eskatzen duela, jabetzen gara horrek gure bizitzak goitik behera aldatzen dituela, batez ere udan, ospakizunetarako eta jendea elkartzeko aproposa den garai honetan, baina garrantzizkoa da higiene pertsonalari eta distantziari buruzko jarraibideak eta osasun-araudiko gainerako eskakizunak betetzen jarraitzea".