EAEn bizi diren 1.650.105 pertsonari koronabirusaren aurkako txertoaren dosi bat jarri zaie dagoeneko. Hain zuzen ere, 12 urte edo gehiagoko biztanleen % 83,4 dira horiek. Hala zehaztu du Osasun sailak atzo argitaratutako txertaketa buletinean: Asteazkenean, % 73,9koa zen txertaketa pauta osoa zuten herritarren ehunekoa, eta % 82,4koa dosi bat jaso zuten biztanleena. Atzoko datuekin, azken bi egunetan 26.364 pertsona gehiagok jaso dute pauta osoa eta 19.311k lehen ziztada.
Gazteen txertaketa datuak
Adin-tarteei erreparatuta, 12 eta 15 urte bitarteko gazteen % 38,8k dosi bat dute jada eta % 6,6k biak –% 3,9 ziren asteazkenean–. Hurrengo adin tartean, 16-19 urteko gazteen ia % 60k aso duela txertoaren dosi bat gutxienez, duela bi egun baino ia lau puntu gehiago. Txertaketa pauta bete dutenak, aldiz, % 14,5etik % 20,3ra igo dira. Hogei eta 29 urte bitartekoen artean, % 60k dosi bat hartu du – aurreko asteazkenean datu hori % 59koa zen – eta % 32,8 dira dagoeneko bi ziztadak jaso dituztenak.