- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.
Atzo baino bederatzi positibo gehiago baieztatu dituzte azken orduetan egindako probek; hamazazpi, alegia. Horiek kontuan hartuta, dagoeneko 8.885 debagoiendar kutsatu ditu pandemiak, iazko martxoa ezkero.
Eskualdeko tasa orokorrari dagokionez, hainbat egunez 300dik behera egon ostean, azken bi egunetan gora egin du: 311,68koa da une honetan. Debagoieneko koloreen mapa bere horretan mantendu da, Oñatin izan ezik: kolore horitik laranjara igaro da intzidentzia metatuan 300eko langa gainditu ostean, 313,92 zehazki.
Hurrengo mapan daude herrietako datu guztiak:
> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
EAEko intzidentzia, 500ndik behera
Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia-tasa metatuak ere behera egin du azken orduetan (-19,50); halere, eta 500ndik behera dago; 469,74an. Ildo horretatik, gogoratu behar da osasun adituen gomendioei jarraituz, 60tik behera egotea komeni dela.
Lurraldetako tasei erreparatuta, Gipuzkoa eta Bizkaiko tasek zertxobait behera egin dute azken orduetan. Araban, ostera, zertxobait igo egin da tasa, hirugarren egunez jarraian.
Eta adinen araberako intzidentzietan, 0 eta 18 eta 19 eta 39 urte bitartekoen intzidentziak behera egiten dihardu nabarmen. Gainerako adin-tarteetan, aldaketa ez da hain nabarmena izan:
Eta positibo berriei lotuta, 5.551 probatatik %11,2k eman zuen positibo atzo EAEn; lurraldeka banatuta, 325 kasu erregistratu ziren Bizkaian, 171 Gipuzkoan, 110 Araban eta 13 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Horrela banatu ziren positiboak, adin-tarteetan:
- Lehenengo zutabean adin-tarteak ageri dira; bigarrenean, positibo kopurua; hirugarrenean, dagozkien intzidentzia-tasa metatuak; eta laugarrenean, tasen arrazoiak.
Bestalde, oinarrizko birsorkuntza datuak zertxobait egin du behera atzotik (-0,02), eta 0,86an dago gaur.
46 ospitaleratze berri
Ospitaleetan, aurreko egunean baino lagun bat gutxiago dago Zainketa Intentsiboetako Unitateetan –guztira, 77– baina hamabi gehiago dira plantan daudenak. Orotara, 237 dira EAEn ospitaleratuta daudenak –aurreko astean baino 106 gutxiago– eta atzo ingresatutakoak 46 izan ziren.
Nafarroan, %9,4ko positibotasuna
1.457 proba egin ostean, 137 kasu baieztatu dira Nafarroan; testen %9,4k eman du emaitza positiboa. Bestetik, erietxeetan 97 lagun daude ingresatuta eta horietatik 26 daude ZIUn. Azken orduetan bi pertsona hil dira COVID-19 gaitzak jota.