- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
Debagoieneko intzidentzia-tasa behera egiten ari da egunez egun, eta 290,08koa da. Aipatzekoa da joan den eguaztenetik beherakada nabarmena izan duela, izan ere, 427,40an zegoen egun hartan.
Mapan aldaketak
Herririk herri, gorabehera ugari izan dira atzotik. Intzidentzia-tasak behera egin du Oñatin, Bergara eta Aretxabaletan, eta Oñati eremu laranjatik irten da. Antzuolan, Arrasaten eta Elgetan gora egin du tasak, eta berdin mantendu da Eskoriatza, Aramaio eta Leintz Gatzagan.
Mapako herrietan klik eginez gero, datu eguneratuak daude ikusgai:
- Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
Birsorkuntza datua, 1etik aldenduz
Oinarrizko birsorkuntza edo R0 datuak 0,01 puntu egin du behera, 0,91an dago kokatuta, eta horrek esan nahi du kutsatutako pertsona batek batez beste ez duela beste bat kutsatzen; pandemia ez dela hedatzen ari, alegia.
Gipuzkoa, EAEko ondoen
Azken orduetan 748 positibo zenbatu dituzte EAEn, eta intzidentzia-tasak behera egiten jarraitzen du; beste 15,37 puntu egin ditu behera azken orduetan, eta, horrenbestez, 507,43koa da. Lurraldeka, Bizkaiak jarraitzen du izaten tasarik altuena duena (530,44), eta jarraian daude Araba (523,91) eta Gipuzkoa (421,82 ).
Honako bilakaera izan dute tasek:
EAEko datuei erreparatuta, orotara, 7.361 proba diagnostiko egin ostean, 748k izan dute emaitza positiboa. Hala, %10,2ko positibotasun-tasa erregistratu da erkidegoan. Nafarroako datuei erreparatuta, guztira 1.617 proba egin dituzte, eta %9,4k izan dute emaitza positiboa –152 guztira–.
Ospitaleetako egoera
EAEren kasuan, atzo 50 pertsona ospitaleratu zituzten gaitzaren ondorioz, astelehenean baino bat gehiago. Plantan 256 gaixo daude, astelehenean baino27 gutxiago. Zainketa intentsiboetako unitateetan une honetan 75 pertsona daude, astelehenean baino bi gehiago.
Nafarroan, zortzi pertsona ospitaleratu dituzte guztira azken orduetan, horietatik bi ZIUn. Hala, guztira 107 dira Nafarroako erietxeetan plantan daudenak, eta beste 27 ZIUn.