Abuztuaren 12an bildu zen azken aldiz LABI teknikoa, eta pandemiaren eboluzioa "positiboa" zen arren, neurriak bere horretan mantentzea erabaki zuen Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen batzordeak, datuak ez zirelako "behar besteko onak".
Bihar aztertuko dituzte berriz ere gaur gaurkoz indarrean dauden neurriak, eta egoera epidemiologikoaren arabera egungo neurriak arindu ala luzatu behar ote diren erabakiko dute.
Neurriak arintzeko adierazleak
Era berean, Eusko Jaurlaritzako bozeramale Bingen Zupiriak neurriak arintzeko adierazleak zehaztu zituen joan den astean: intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 500 kasutik beherakoa izatea, eta ospitale eta ZIUetako oheetan dauden erien kopurua jaistea.