Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txertaketa-buletinaren arabera, EAEn jasotako txertoen %96,9 jarri dituzte, 2.895.339 dosi guztira. Hala, 12 urtetik gorako biztanleen %73,5ek du pauta osoa jarrita, eta %81,4k –1.610.027 biztanle– gutxienez dosi bat jaso dute.
Gazteenen artean, 16 eta 19 urte bitartekoen erdiak baino gehiagok –%51,3– eta 12 eta 15 urte bitarteko biztanleen laurdenak –%26,21– du gutxienez dosi bat jarrita.
Txertaketa-pauta osoa
Adin tarteka aztertuta, txertaketa osoa dutenak %94,4 dira 100 urtetik gorakoen artean, %93koa da tasa 90 eta 99 urte bitartean eta %96,7koa 80 eta 89 urte artean. 70 eta 79 urte bitartekoen artean %95,5ekoa da ; %92,6koa, 60 eta 69 urte bitartekoen artean; eta %90ekoa, 50 eta 59 urte bitartekoen artean.
Bigarren dosia jaso duten 40 eta 49 urte bitarteko pertsonen tasa %85,6koa da; 30 eta 39 urte bitartekoen % 62k; 20 eta 29 urte bitartekoen %26,3k; 16 eta 19 urte bitartekoen %13k, eta 12 eta 15 urte bitartekoen %3,1ek.