Egubakoitzean egindako probek hamaika kasu baieztatu zituzten, zapatukoek bederatzi, eta domekakoek, aldiz, hamar.
Herriak | Egubakoitza | Zapatua | Domeka | Guztira |
Arrasate | 2 | 5 | 3 | 10 |
Bergara | 0 | 0 | 2 | 2 |
Oñati | 2 | 2 | 2 | 6 |
Aretxabaleta | 4 | 2 | 3 | 9 |
Eskoriatza | 3 | 0 | 0 | 3 |
Antzuola | 0 | 0 | 0 | 0 |
Aramaio | 0 | 0 | 0 | 0 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 11 | 9 | 10 | 30 |
- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
EAEko intzidentziak, behera
Azken egunetan Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia-tasak behera egiten jarraitu du. Zehazki, azken egunean 10,14 puntu egin ditu behera, eta 600eko langatik jaitsi da; 534,89koa da.
Atzo hautemandako kasu berriei dagokienez, 5.037 probatatik %10,8k eman zuen positibo; 544k, hain zuzen ere. Hala, aste honetan positibotasunak egonkortuta jarraitzen du, bi astez jarraian beheranzko joera erakutsi ostean. Horren erakusle da asteetako batez bestekoak adierazten dituen grafiko hau:
Positiboak lurraldeka banatuz gero, 404 baieztatu dira Bizkaian, 191 Gipuzkoan, 139 Araban eta 22 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Bestetik, adinka banatutako zenbatekoak dira hurrengoak; lehenengo zutabean adin-tarteak ageri dira; bigarrenean, positibo kopurua; hirugarrenean, dagozkien intzidentzia-tasa metatuak; eta laugarrenean, tasen arrazoiak.
Birsorkuntza datuak, gora
Asteburuan zertxobait igo da –0,02 puntu– oinarrizko birsorkuntza datua: 0,91ekoa da. 1etik beherakoa da edozelan ere, eta horrek esan nahi du kutsatutako pertsona batek, batez beste, ez duela beste inor kutsatzen. Hortaz, pandemiak atzoko egunez, behintzat, ez zuen hedatzen jarraitu.
Nafarroan, 100 kasutik behera
1.433 proba egin ostean, 97 positibo hauteman dituzte Nafarroan; positibotasun-tasa %9koa izan da, alegia. Ospitaleetan, 98 lagun daude ingresatuta eta horietatik 27 dira Zainketa Intentsiboetako Unitateetan daudenak.