Koronabirusa pasa dutenei bi hilabeteren ostean emango diete txertoa aurrerantzean

Maialen Santos 2021ko abu. 13a, 18:48

COVID-19 gaitzak kutsatu dituen pertsonek sei hilabete itxaron behar izan dituzte orain arte birusaren aurkako txertoa hartu ahal izateko. Bada, Osasun sailak bi hilabetera murriztuko du epe hori, nahikoa txerto badagoelako. 

Sintomen datatik edo probaren emaitza positiboa izan dutenetik kontatzen hasita, bigarren hilabetetik aurrera gaitza pasa duten 65 urteko edo gutxiagokoei txertoaren dosi bat jarriko dietela iragarri du gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuorde Jose Luis Quintasek, Radio Euskadi irratian egindako elkarrizketan.

Quintasek azaldu duenez, hemendik aurrera, gaitza igaro dutenek ez dute sei hilabete itxaron beharko txertatzeko, eta bi hilabeteko epean txertoa hartzeko aukera izango dute: "COVID-19aren aurkako txerto nahikoa dago, eta lehentasunak ezarri behar dira". Txerto nahikorik ez zegoenean "zaurgarrienak" txertatu dituzte lehendabizi, "baina orain ez dago osasun arrazoirik sei hilabete itxaron behar izateko". 

Hala, duela bi hilabete edo gehiago kutsatutakoei SMS mezuak bidaltzen hasiko zaie gaur Osakidetza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak