12 urte bete ez dituzten gazteak ez ditu txertatuko Osakidetzak

Maialen Santos 2021eko abuztuaren 12a

Uztailetik orain artean 12 urte betetzear zeuden gazte ugari ere txertatu ditu Osakidetzak, Pfizerrekin. Aurrerantzean, baina, 12 urte bete gabekorik ez dutela txertatuko eman dute aditzera.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur eman du erabaki horren berri, eta beraz, txertoaren lehen dosia jasotzeko hitzordua hartuta zuten 2.700ren umek zain jarraitu beharko dute. Edozelan ere, argitu dute dagoeneko lehen dosia jaso duten 11 urtekoei emango dietela bigarren dosia, egokitzen zaien egunean.

Orain arte 2002 eta 2009 artean jaiotakoak ari zen txertatzen Osakidetza, eta beraz, 12 urte betetzear dauden ugari ere ziztatu dituzte. Gogoratu behar da, baina, Pfizerren txertoak ez duela baimenik ematen 12 urtetik beherakoak immunizatzeko, eta, horrenbestez, Jaurlaritzak txertaketa estrategia aldatu behar izan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak