Ez da nahitaezkoa izango une oro maskara janztea, baldin eta metro eta erdiko segurtasun distantzia bermatuta badago. Eusko Jaurlaritzak COVID-19ari aurre egiteko dekretuan jasoa zuen maskararen derrigortasuna eremu horietan egiten diren desplazamendu eta paseoetarako, baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du neurri hori.