12 urtetik gorako herritarren %70ak amaitu du dagoeneko txertaketa-zikloa

Maialen Santos 2021ko abu. 4a, 15:26

Momentura arte, iritsi diren 2.937.660 dosietatik, 2.753.966 jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoan (%93,7). 12 urtetik gorako 1.390.428 herritar dira txertaketa zikloa bukatu dutenak (%70,3) eta 1.516.803 lagunek jaso dute gutxienez lehenengo ziztada (%76,7).

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago % 95,2 % 94,3
90 - 99 %93,1 %93,0
80 - 89 %97,0 %96,7
70 - 79 %95,6 %95,5
60 - 69 %92,7 %92,1
50 - 59 %91,2

%89,4

40 - 49 %5,9

%84,3

30- 39 %68,1

%49,6

20 - 29 %38,5

%18,1

16 - 19 %26,7

%6,1

12 - 15 %8,6 %1,1

Sagarduik, txertoa hartzeko deia

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak atzo egindako agerraldian esan zuen zuen txertoak badaudela, eta orduak ere bai jendeak hartzeko: 22.000, iraila baino lehen erabiltzeko moduam. Hori horrela, txertoa hartzeko hitzordua hartu dezan eskatu zien herritarrei beste behin ere.

Bestalde, gogora ekarri zuen Sendagaien Europako Agentziak eman duela Moderna etxeak egindako txertoa 12-16 urte artekoei jartzeko baimena, eta beraz, esan zuen Espainiako Osasun Publikoaren Batzordeak horri onespena emateko zain daudela txerto hori gaztetxoekin ere erabiltzen hasteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak