12 urtetik gorakoen %69,6k amaitu du txertaketa zikloa

Maialen Santos 2021ko abu. 2a, 15:09

12 urtetik gorako herritarren %75,8k jaso dute COVID-19ari aurre egiteko lehenengo ziztada, eta txertaketa pauta osoa egin dutenak %69,6 dira. Bestetik, momentura arte, %1,9 izan dira txertoari uko egin diotenak edo kontraindikazioengatik jarri ez dutenak.

Euskal Autonomia Erkidegora iritsi diren 2.846.220 dosietatik, 2.726.466 jarri dira (%95,8), eta honako hau da txertaketa kanpainaren bilakaera, adin-tarteei dagokienez:

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago %95,2 %94,3
90 - 99 %93,1 %93
80 - 89 %97 %96,6
70 - 79 %95,6 %95,5
60 - 69 %92,6 %92
50 - 59 %91,1

%89,3

40 - 49 %85,7

%83,7

30- 39 %67,3

%47,2

20 - 29 %34,7

%17

16 - 19 %22,1

%5,1

12 - 15 %5,3

%0,8

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak