Aurreko egunean baino positibo bat gehiago erregistratu da bailaran: guztira, 45

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 29a, 12:44

Hamaika positibo baieztatu dira Arrasaten, hamar Aretxabaletan, zazpi Oñatin, sei Eskoriatzan, bost Antzuolan, lau Bergaran eta bi Aramaion; herenegun hautemandakoak baino bat gehiago. Bestetik, EAEri erreparatuta, azpimarratzekoa da oinarrizko birsorkuntza 1,00etik behera kokatu dela.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Intzidentziei erreparatuta, duela astebete eskualdeko mapa erabat gorri jarri zen. Aste honetan, baina, Leintz Gatzaga eremu berdera igaro da, eta herri batzuetako tasek jaisteari ekin diote. Azken orduetan behera egin dute zenbatekoek Aramaion, Arrasaten, Elgetan eta Oñatin. Gora egin dute, ordea, Eskoriatzan, Bergaran, Aretxabaletan eta Antzuolan. Azken horri lotuta, Antzuolak 500etik behera egotea lortu zuen herenegun, baina atzoko positiboekin, berriz ere igaro du langa.

Mapako herrietan klik eginez gero, datu eguneratuak daude ikusgai:

  • Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Birsorkuntza datua, 1,00etik behera

1,03tik 0,99ra jaitsi da oinarrizko birsorkuntza edo R0 datua, Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek esan nahi du kutsatutako pertsona batek batez beste ez duela beste bat kutsatzen, eta hortaz, atzoko egunez behintzat, pandemia ez zela hedatu.

Halere, positibo kopurua 1.500etik gorakoa da beste egun batez eta intzidentzia-tasak ere gora egiten jarraitzen du; zehazki, 1.576 kasu hauteman dira EAEn eta 16,32 puntu gora egin ostean, 870,30eko intzidentzia metatua erregistratu da. Lurraldeka, nabarmentzekoa da Bizkaiak 900eko intzidentzia gainditu duela. Honako bilakaera izan dute tasek:

Hego Euskal Herriko datuei erreparatuta, orotara, 14.312 proba diagnostiko egin ostean, 1.980 positibo baieztatu dira. %13,8ko positibotasun-tasa erregistratu da EAEn eta %13,9koa Nafarroan.

 

 

Eta ospitaleetan, 413 dira Hego Euskal Herrian ingresatuta dauden herritarrak –293 EAEn eta 120 Nafarroan– eta horietatik 79 daude Zainketa Intentsiboetako Unitateetan –60 EAEn eta hemeretzi Nafarroan–. Bestetik, azken orduetan ospitaleratutakoak 43 izan dira EAEko erietxeen sarean, eta Nafarroan, berriz, hamalau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak