44 kasu berri hauteman dira azken orduetan; horietatik 20, Arrasaten

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 28a, 12:44

Herenegun baino hamasei positibo gehiago hauteman ziren atzo bailaran. 20 izan dira Arrasaten baieztatutakoak, zazpi Aretxabaletakoak, seina Bergara eta Eskoriatzakoak, lau Oñatikoak eta bat Antzuolakoa. Hala, guztira, 8.546 debagoiendar kutsatu dira pandemia hasi zenetik.

Osasun Sailak herrietako positibo metatuak doitu ditu; bailaran, zortzi kasuren aldea dago: Arrasaten (-3), Bergaran (+3), Aramaion (-1) eta Eskoriatzan (-1). Horrela daude orain Debagoieneko datuak:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Ia 2.000 kasu, Hego Euskal Herrian

Duela astebete, hilaren 20an, 2.000 kutsatuen langa gainditu zen Hego Euskal Herrian. Datuen goranzko joerak apaltzera egiten zuela ikusi da azken egunetan, baina atzoko datuek duela zazpi egunetako egoerara eraman gaituzte: 1.954 positibo baieztatu dira. Positibotasun-tasei erreparatuta, testen %13,4k eman du positibo EAEn eta %14,7k Nafarroan. Lurraldeka, 964 kasu baieztatu dira Bizkaian, 433 Gipuzkoan, 382 Nafarroan, 133 Araban eta 41 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Bestetik, EAEren kasuan, azpimarratzekoa da positiboen erdia baino gehiago (1.572tik 867) 10 eta 29 urte arteko gazteen artean hauteman direla. Adin-tarteka erregistratutako azken kasuak daude hurrengo taulan:

  • Lehenengo zutabean adin-tarteak ageri dira; bigarrenean, positibo kopurua; hirugarrenean, dagozkien intzidentzia-tasa metatuak; eta laugarrenean, tasen arrazoiak.

Intzidentzia-tasei erreparatuta, EAEko tasak 26,50 puntu egin ditu gora, eta 853,98koa da. Zentzu honetan ere, adierazgarria da gazteei dagokien intzidentzia: 17 eta 18 urte artekoen tasa, adibidez, 5.522,73koa da. Eta lurraldeei erreparatuta, honako hau da intzidentzien bilakaera:

Hamar heriotza EAEn

Hilaren 19tik 25era bitartean hamar lagun zendu dira EAEn COVID-19aren eraginez –uztaileko hirugarren astean baino hiru lagun gehiago–. Bailarara etorrita, berriz, azken bi asteetan ez da heriotzarik erregistratu. Hala, datu orokorrei erreparatuta, Hego Euskal Herrian 5.641 pertsona hil dira guztira pandemia hasi zenetik.

Birsorkuntza datua, 1,00etik gertu

Beste apur bat egin du behera R0 datuak eta 1,03an kokatu da. 1,00etik behera egonez gero, ondoriozta daiteke pandemia ez dela hedatzen ari.

77 lagun, Hego Euskal Herriko ZIUetan

Ospitaleetako datuei erreparatuta, 292 pertsona daude ingresatuta Euskal Autonomia Erkidegoko erietxeetan –aurreko egunean baino 24 gehiago– eta Nafarroan, berriz, 114. Zaintza Intentsiboetako Unitateetan, orotara 77 pertsona daude: 60 EAEn eta hamazazpi Nafarroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak