Bederatzi lagunek parte hartu dute MasterTECH masterraren lehen edizioan

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 28a, 10:32

Ikerlanek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak bultzatutako prestakuntza-programa da MasterTECH. Euskal industriarentzat estrategikoak diren alorrak lantzen dituzte, bi erakundeetako alor desberdinetako irakasle eta ikertzaileek.

Masterraren lehenengo edizioan sistema elektroniko aurreratuak izan dituzte aztergai, Ikerlan eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko adituek. Guztira, bederatzi lagunek hartu dute parte, eta sustatzaileen esanetan etorkizunean eskaera handia izango duten alorrak landu dituzte: "Informatika, telekomunikazioak edo softwarearen eta hardwarearen esparruak lehentasuna dute enpresentzat, ekonomiarentzat eta industriarentzat. Esparru horretan, zaila da talentua erakartzea, gainera, datozen urteetan profesionalen eskaera handia izatea aurreikusten da".

Masterra lankidetzaren seinale

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Ikerlan zentro teknologikoak 45 urte baino gehiago daramatzate lankidetzan. Hala, MasterTECH beste urrats bat dela azaldu du Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak: "Master hau aurrerapauso handia da lankidetza sendotzeko eta euskal industriarako estrategikoak diren diziplinetan profesionalak prestatzeko".

Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, datuen analisian eta zibersegurtasunean oinarritutako bigarren edizio bat prestatzen ari dira datorren ikasturterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak