115 positibo baieztatu dira asteburuan; gehienak egubakoitz eta zapatuan

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 26a, 13:09

Azken hiru egunetan 115 kasu berri erregistratu dira bailaran: 38 Arrasaten, 28 Oñatin, 26 Bergaran, zortzina Aretxabaleta eta Eskoriatzan, hiruna Aramaio eta Elgetan eta bakarra Antzuolan. Intzidentzia-tasek gora egin dute herrietan; salbuespen bakarrak izan dira Aramaio eta Leintz Gatzaga.

Egubakoitzean egindako probek 54 kasu baieztatu zituzten, zapatukoek 45, eta atzo, berriz, hamasei kasu baieztatu ziren bailaran.

Herriak Egubakoitza Zapatua Domeka Guztira
Arrasate 22 11 5 38
Oñati 8 17 3 28
Bergara 14 9 3 26
Aretxabaleta 6 2 0 8
Eskoriatza 1 4 3 8
Aramaio 0 2 1 3
Elgeta 2 0 1 3
Antzuola 1 0 0 1
Leintz Gatzaga 0 0 0 0
GUZTIRA 54 45 16 115

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

EAEko intzidentzia, 800etik gora

Azken orduetan, Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia-tasak 12,27 puntu egin ditu gora; hala, 800eko langa gainditu du: 808,74koa da tasa. Lurraldeei erreparatuz gero, aurreko asteetan ez bezala, parekatuta daude Gipuzkoa eta Bizkaia, azken honek izan duen gorakada azkarrari esker:

Atzo hautemandako kasu berriei dagokienez, 7.206 probatatik %13,1ek eman zuen positibo; 942k, hain zuzen ere. Azken astean, oro har, positibotasunak gora egin du, eta horren erakusle da asteetako batez bestekoak adierazten dituen grafiko hau:

Positiboak lurraldeka banatuz gero, 508 baieztatu dira Bizkaian, 312 Gipuzkoan, 101 Araban eta 21 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Bestetik, adinka banatutako zenbatekoak dira hurrengoak; lehenengo zutabean adin-tarteak ageri dira; bigarrenean, positibo kopurua; hirugarrenean, dagozkien intzidentzia-tasa metatuak; eta laugarrenean, tasen arrazoiak.

Birsorkuntza datuak, behera

Asteburuan 1,30etik 1,12ra jaitsi da oinarrizko birsorkuntza datua: 1,12koa da. Oraindik 1etik gora dago, eta horrek esan nahi du kutsatutako pertsona batek, batez beste, beste bat kutsa dezakeela. Hortaz, pandemiak hedatzen jarraitzen du, nahiz eta R0 datuaren azken egunetako beherakada nabarmena izan den:

200 lagun baino gehiago plantan

EAEko ospitaleetako okupazioak gora egin du: guztira, 283 pertsona daude ingresatuta –aurreko astean baino 77 gehiago– eta horietatik 56 daude ZIUn –duela zazpi egun baino hamalau gehiago–. Hala, plantan daudenak 200 baino gehiago dira momentu honetan. Bestetik, atzo 46 pertsona ospitaleratu zituzten.

Nafarroan, 289 kasu

2.020 proba egin ostean, 289 positibo hauteman dituzte Nafarroan; positibotasun-tasa %14,3koa izan da, alegia. Ospitaleetan, 94 lagun daude ingresatuta eta horietatik hamasei dira Zainketa Intentsiboetako Unitateetan daudenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak